Ongi etorri Joanes

Joanes-ek erabaki du bere gizarte zerbitzua egitea Lokala birziklategian. Boluntarioa izanen da gurekin sei hilabetez. Diploma eskuratu du garapen iraunkorren ingeniaritzan. Joanesi birziklategiko proiektua eta funtzionamendua ainitz interesatu zaio. Lan taldearekin batera berrerabilpena, konponketa eta senstsibilizazio eginkizunetan ariko da. Harrera beroa jaso du Joanes-ek laguntzaile guztien partez. Lokala Birziklategiak bigarren…

Poursuivre la lecture…

Salmenta berezia jostailuetan

LOKALA Birziklategiko laguntzaileak salmenta berezi bat proposatzen dute azaroaren 19an ibiakoitzearekin goizeko 10etatik 13ak arte Irulegiko egoitzan berean. Gure kideak jostailu ezberdin ainitz atsemanen dituzte prezio librean. Hilabete guziz salmenta berezi bat antolatuko da gai baten inguruan eta azaro hontako gaia… jostailuarena da !

Poursuivre la lecture…

Haurrak bisitan

Birziklategi bat zer da ? Zergaitik berrerabilpena eta konponketa bultzatu ? Eiheralarreko eta Izpurako lehen mailako eskolako haurrak bisitan izan dira Lokala Birziklategian urri hontan. Galdera hauei eta beste ainitzei erantzuteko eta eztabaidatzeko aukera izan dute. Ondotik Izpura eta Eiheralarre eskolako haurrak eta irakasleak LPVD*A artistarekin hitz ordua zuten bere…

Poursuivre la lecture…

Kasu ! Lokala saltegia eta ekarpen xokoa ixten dira !

Lokala birziklategiko Donibane Garaziko saltegia laster itxiko da ! Urrian idekirik segituko da, ondotik tarte batez itxi beharko dugu. Negu aitzin berriz idekitzea Irulegiko gune berrian helburua dugu ! Lokala birziklategia urriaren 30an itxiko da Zuharpeta karrikan eta Irulegin instalatuko da. Saltegiaren hustea pisu izanen da !! Hori dela eta,…

Poursuivre la lecture…

Lagunduko gaituzu ?

Lokala birziklategia laster abian da Irulegirat ! Hori dela eta, laguntzaileak xerkatzen ditugu aldaira egiteko, eta saltegi berriaren egokitzeko. 2021eko urrian eta azaroan zehar auzolan ezberdinetara juntatzeko aukera izanen da. Interesatzen zauzu ? Ez duda eta gurekin harremanetan sar deituz 06 41 95 35 26 zenbakirat ala idatziz contact@lokala.eus helbidera….

Poursuivre la lecture…

Lokala Herria euskal astekariko azalean

“Izan gira Donibane Garazin, berrikitan estreinatua izan den Lokala saltegira, Alice Fiona Tucker koordinatzaileak errezebitu gaitu. Larunbat goiza izanez, Zuharpetan kokatua den birziklatzeko puskak saltzen duen egoitzan bazen mugimendu” Proiektuaren sortzea 2011n “Avenir Geroa” proiektuaren baitanhasi ziren, herritarrak eta hautetsiak sentsibilizatzekoekitaldi ttipi eta kafe-debatebatzuen antolatzen. 2020an egitasmo horrekbide egiten ari…

Poursuivre la lecture…

Birziklategia irekiko da

Ouverture prochaine

Maiatzetik goiti, Lokala birziklategiko ateak irekiko dira (deskonifatuak bagira…). Lokal bat gure eskuko izanen dugu irail bukaera arte Garazin bertan, lorategi publikoaren parean. Ondotik, Baigorriko bidean den lokal batean, Irulegin sartuko gira. Ondorioz, apirilean etxe sartze lanetan izanen gira eta nahiant guziak gomit dira eskukaldi baten emaitera ! Motibatzen al…

Poursuivre la lecture…