Elkartea

Baloreak

Partaideak

Desafio zehatz baten altxatzeko kolektiboki jokatu Euskal Herri barnekaldean!

Lokala birziklategia lurraldeko desmartxa batean sartzen da. Haren ekintzak proiektuan parte hartzen duten lekuko gizarte eta ingurumen alorretako elkarteekin elkarlanean gogoetatuak dira, erran nahi baita Mandroso, Bizi barnekalde, Lagun, Sokorri Katolikoa, Euskal Herriko Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra, Gurutze Gorria… elkarteekin.

Lau funtzio baditu: biltzea, balioa berriz harraraztea, berriz banatzea eta sentsibilizatzea. Horien bitartez, Lokalak bere lekua atzeman du, tokiko eragile gisa, baztertuak diren gauzak, diren bezala edo beste zerbaiten konpontzeko osagai gisa, berriz baliatzeko edo konpontzeko. Hola, hondakinen murrizteko xedea duten politika publikoak gauzatzen lagunduko ditu.

Hori dela eta, Bil ta Garbi sindikatak, Euskal Hirigune Elkargoak (TEE eta Lotura funtsak), 64. departamenduko Kohesio Sozialeko Zuzendaritzak, Akitania Berriko Eskualdeko Kontseiluak, eta trantsizio ekologikoaren eskualdeko ADEME agentziak birziklategia sustengatzen dute, “baztertuak diren gauzak, diren bezala edo beste zerbaiten konpontzeko osagai gisa, berriz baliatzeko edo konpontzeko” proiektuen deialdiaren karietara”*. Horrez gain, lurraldeko ekonomia sozial eta solidarioaren Le Tube à ESS’ai izeneko inkubagailuak Lokala laguntzen du, zeina Akitania Berriko birziklategien ReNaître sareko kide baita.

ReNaître sarea

https://www.reseau-renaitre.com/page/1502390-accueil

Proiektua

Eredu ekonomiko hibridoa!

Lokala Birziklategia Ekonomia Sozial eta Solidarioan ari da Ipar Euskal Herri mailan. Gizarte alorreko helburuak baditu eta, aldi berean, lekuko garapena sustatzen du, aberastasuna sortuz (aktibitatea, enplegua, lotura soziala). Lokala bizirik da, orain, baina proiektuak hainbat gastu sortzen ditu, bai inbestizamenduen aldetik (egoitzaren antolatzea, atelierren hornitzea), bai funtzionamenduaren aldetik (lansariak, elektrizitatea, asurantzak, tresna ttipiak, joan-jinak, etab.). Lokalak zuzeneko eta zeharkako lanpostuak sortzen ahalko ditu lurraldean duen eragina handitzeko.

Lokalak hautatu duen eredu ekonomikoa hibridoa da. Beraz, proiektuaren bizikortasuna eta iraunkortasuna bihotz-oneko laguntzaile anitzen engaiamenduaren araberakoa izanen da. Atelierretara jinen diren bizilagunak proiektuarekin bat egitea eta, erosketak egiteko, Lokala hautatzea ere erabakigarri izanen da, bai eta birziklategiaren partaide diren elkargo publikoen laguntza eta engaiamendua ere.

Nun xuxen kokatua da Lokala birziklategia ?

Uda huntan, 2021eko maiatzetatik irail bukaera arte Lokala birziklategia ideki dugu Mandroso elkartearen partaidetzarekin. Zuharpeta karrikako egoitzarekin, ideiatik ekintzara pasatu gira! Euskal Hirigune Elkargoa engaiatu da Irulegiko egoitza bat Lokalaren esku uztera, larrazken huntako. Irulegira lekualdatzeak dinamika iraunarazteko eta lurraldean duen eragina garatzeko ahala emanen du.

AVENIR GEROA elkartea

www.avenirgb.com

Laguntzaile izan

Laguntzaileek, Avenir Geroko elkarteak eta koordinatzaile batek dute birziklategi proiektu hori aitzinarazten. Lokala birziklategiak Euskal Herriko ekonomi zirkularreko ezinbesteko katebegi bat da. Laguntzaile izanez parte hartzen da Euskal Herriko garrantzitsua den ekonomi zirkularrean… Denbora pixkat emaiteko baduzu ? Zato birziklategia animatzera !

Norbaiteko gehiago ez duen erabiltzen gauza beste baten baliabidea !

Comments are closed.