2024 Maiatza : Txirrindola konponketa tailerra

Maiatzaren 4ean larunbatean arratsaldeko 2etatik 5ak arte, adminiztrazio zentroaren etxazpian11 Charles de Gaulle plaza, 64220 Donibane Garazin. Txirrindolak behar dituen mantentze eta konpontze lanetan ernatzeko prest ? Lokala Birziklategiko laguntzaileek Michel, Patxi, Yannick eta Christiane lagunduko zaituzte ! Zato gurekin “Mai en vélo” denboraldia ospatzerat. Laguntzaileek nola lagunduko naute ?…

Poursuivre la lecture…

Denak Eusko Egunera!

Ainitz pozten gira Eusko Eguneko elkarteen herrixkan izanen girela jakinarazteaz, apirilak 13-an Ezpeletan! Eusko Eguna, l’@Eusko urtero antolatzen duen ekitaldia da, Ipar Euskal Herrian tokiko moneta biziarazten duten aktore guztiak batzen dituena. Dinamika kultural, ekonomiko, baserritar, alternatibo eta solidarioen bidegurutzea da, eta bertan, brunch, mintzaldi, haurren xoko, eta ikusgarri eta…

Poursuivre la lecture…

2024ko Apirilaren 23a muble berritze tailerra

Hilabete huntan Catherinek – Lokala birziklategiko laguntzailea eta muble berritze lanetan aditua (bere webgunean bere berritze lanak eta pasioa deskubritu dezakezu https://patine-et-boisette.com/ !) – lagunduko zaitu bizi berri bat emaiteko zure kanpoko muble edota apainketa puxka zaharri (lore untzi, baratzeko mublea, baratze apainketak…). Ekarri berritu nahi duzun muble zaharra, etxetik…

Poursuivre la lecture…

2024 Martxoa : Kafe Konpon Numerikoa

Ordenagailuak armairutik atera udaberriko garbiketa haundirako martxoaren 16an Ibiakoitzarekin « Garbitze numeriko nazioarteko eguna »-ren karietara !www.digital-cleanup-day.fr Hitz ordua : Martxoaren 16an Ibiakoitzarekin 14:00 – 17:00 Nun ? Adminiztrazio zentroaren etxazpian, 11 Charles de Gaulle plaza, 64220 Donibane Garazi COCOBA eta LOKALA birziklategiko laguntzaile adituak zure aholkatzeko eta laguntzeko prest dira, izan dadin…

Poursuivre la lecture…

2024ko Otsaila Joste tailerra !

Hitz ordua emaiten dautzuego otsailaren 27an arratsaldeko 2etatik 5ak arte Lokala birziklategiko laguntzaileak proposaturik joste tailer batentzat ! Josteko makina baliatzen ikasi nahi ? Maite eta Alice laguntzaileekin lehen irakaspenak ikas itzazu eta autonomia erabazi zure joste sorkuntzetan eta hariztatzeko oihaletan. Otsailaren 27an asteartez – 14:00 – 17:00SABAIA herriko gelan,…

Poursuivre la lecture…

2024ko Urtarrilean… muble berritze tailerra !

Urtarrilean… Muble berritze tailerra !Berritu nahi duzun mublea ekar edota Lokala Birziklategian atseman eta bizi berri bat emaiozu Catherinek emandako aholku eta proposamenekin ! (@Patine et Boisette) Urtarrilaren 30a asteartez – 14:00 – 17:00  SABAIA herriko gelan, Uharte garazinIzena eman 06 83 68 96 01 zenbakia deituz

Poursuivre la lecture…

2023ko iraila : Muble apainketa tailerra

Udazken hontan gure laguntzaileak Catherine Barnetchek muble zaharren arramoldatze eta apainketa teknika berriak deskubritzera proposatuko dauzkizue. Patine et Boisette tailerra sortu du. 2023ko Astearta irailak 26 “Arbel beltza teknika” 2023ko Astearta urriak 31. “Shabby chic teknika alkohol finarekin” Xehetasunentzat eta zure tokia erreserbatzeko dei dezakezu edo mail bat utzi edo…

Poursuivre la lecture…

2023ko Udako tailerrak

Errezeta, ekai eta tresna ezberdinak eskuragai. Egin elkarrekin berrerabilitako ekai ezberdinekin. Artisau teknika ezberdinak baliatuz eguneroko hondarkiak sortze baliabide interesgarri eta baliagarri bilakatzen dira ! 

Poursuivre la lecture…

2022 – Haurrak bisitan

Birziklategi bat zer da ? Zergaitik berrerabilpena eta konponketa bultzatu ? Eiheralarreko eta Izpurako lehen mailako eskolako haurrak bisitan izan dira Lokala Birziklategian 2022ko Urri hontan. Galdera hauei eta beste ainitzei erantzuteko eta eztabaidatzeko aukera izan dute. Ondotik Izpura eta Eiheralarre eskolako haurrak eta irakasleak LPVD*A artistarekin hitz ordua zuten…

Poursuivre la lecture…