Denak Eusko Egunera!

Ainitz pozten gira Eusko Eguneko elkarteen herrixkan izanen girela jakinarazteaz, apirilak 13-an Ezpeletan!

Eusko Eguna, l’@Eusko urtero antolatzen duen ekitaldia da, Ipar Euskal Herrian tokiko moneta biziarazten duten aktore guztiak batzen dituena. Dinamika kultural, ekonomiko, baserritar, alternatibo eta solidarioen bidegurutzea da, eta bertan, brunch, mintzaldi, haurren xoko, eta ikusgarri eta animazio ugari izanen dira. Adin eta gostu guztientzako izanen da!

Erreserbatu apirilak 13a eta etor zaitez gurekin Ezpeletara lagunarteko momentu bat pasatzeko Euskal Herriko ekosistema lokalaren baitan!

Programa osoa ikusi: euskoeguna.euskalmoneta.org

Comments are closed.