Berriak

Izena emaiteko : coordination[a]lokala.eus edota telefonoz 06 27 88 66 02 zenbaki honetara idatziz
Zerbitzuak

Birziklategiak bigarren eskuzko
puskak saltzen ditu bere dendan
prezio ttipian, bigarren bizi bat
emanez, gure mudua bastestuz
eta lekuko hondarkinak
baliabideak bilakatuz.

Jabeek gehiago nahi ez dituzten
puska edo tresnak biltzen ditugu
birziklategiko “ekarpen” xokoan
edo hondarkidegiko berrerabil
guneetan (Donazaharren eta laste
Baigorrin). Ekartzen dituzuen
puskeen egoera orokor ona
zaindu itzazue otoi. Hautsi diren
puskak ez dira onartzen.

Tailer partekatuak kide guztiei
idekiak dira prezio librean.
Aterabide konkretuak
proposatzen dituzte hau da
konponketan, berrerabilketan eta
hondarkin murrizketa laguntzen
egunerokotasunean.
Birziklategia atsemaiteko

Idekitze tenoreak
Asteazkena – Mercredi | Ortzirala- Vendredi | Ibiakoitza – Samedi |
10:00 – 13:00 | 10:00 – 13:00 | |
15:00 – 18:00 | 15:00 – 18:00 |
Birziklategiko berrigutuna jasotzen duzu ?

Proiektua
Lokala birziklategiak, jabeek gehiago bahi ez dituzten puska edo tresnak biltzen ditu. Bigarren eskuko puskak berriskuratzen ditu, balorizatzen ditu eta prezio apalean saltzen ditu Garazi-Baigorri euskaldean.
Lokala birziklategiak berantolaketa tailerrak ere proposatzen ditu, trebetasunak partekatuz.
Lokala birziklategiko kide edota laguntzaile bilakatuz, ekitaldietara hurbilduz, bigarren eskuko puskak hautatuz, birzilkategia eta bere proiektuen iraunkortasuna sustatzen duzu. Proiektuan laguntzaile izaiteko eta sustatzeko aukera ainitz badira. Xehetasunendako, azpiko botoian egizu klik!
Partaideak eta sareak


