Birziklategia

Lokala Birziklategiak lau funtzio baditu: biltzea, balioa berriz harraraztea, berriz banatzea eta sentsibilizatzea. Horien bitartez, Lokalak bere lekua atzeman du, tokiko eragile gisa, baztertuak diren gauzak, diren bezala edo beste zerbaiten konpontzeko osagai gisa, berriz baliatzeko edo konpontzeko.

Lokala birziklategiak Irulegi herrian instalatzua da, departamenduko D15 bide bazterrean. Maps-en atsemaiteko esteka.

Hogoita hamar bat laguntzaileeri esker idekia da : astelehen eta ibiakoitz goizetan 10etatik 13ak arte, astezkenetan 10etatik 13ak arte eta 3etatik 6ak arte eta ortziraletan arratsaldeko 3etatik 6ak artie. Tenore eta egun horietan puskak uzten ahal dira ekarpenen xokoan eta eros litaizke gauzak prezio apaletan. Berrantolatze edo bakarrik egiteko tailerrak ere proposatuak dira asteazken eta ibiakoitz goizetan (cf. tailer partekatuen hilabeteko programazioa) aintzinetik izena emanez.

Bilketa

Puskei bigarren bizi bat eman !
Biztanldeek, direktoki idekitze tenoreetan, ekartzen ahal dituzte estatu onean diren puskak (cf. Ikus zoin puska onartuak diren). Birziklategiak hitzeman bat badu Donazaharreko hondarkintegiarekin. Hortako berrerabiltze gune bat sortu dute gauzen pausatzeko.

Konponketa

Ukan puskak berexiak, kontrolatuak eta garbituak dira saldunean ezari aitzin.

Salmenta

Kontsumo arduratsua sustenga !
Lokalean kontsumo arduratsua lagun dezakezu prezio apalean puskak erosiz ; hala nola txirrindula, apainketak, argia, liburu, CD, DVD, untzi, muble ttipi, haurren artazailetza… Deneri idekia da. Behar bakarra da Lokala elkartearen partaide izaitea, partaidetza prezio librean izeanez.

Sensibilizazioa

Lokala Birziklategiko laguntzaileak, lagunak eta partaideak tailer ezberdinak proposatzen dautzuete asteazken eta ibiakoitz goizetan : konpontze tailerrak, bermoldatze tailerrak, sortze tailerrak, elkarlanak, mintzaldi-gosariak interesatzen zauzkigun gaien inguruan…

Tailerrak kide guztiei idekiak dira izena emanez aintzinetik eta parte hartze libro baten truk.

Joan proposatzen ditugun tailerren ikusterat…

Comments are closed.