Tailerrak

Txirrindola tailerra

  • Tresnak eta aholkuak zure txirrindola zaintzeko eta konpontzeko
  • Bigarren eskuko txirrindolak salgai prezio ttipian
  • Hitz orduak Avenir-Geroa elkartearen gelan eta ibiltariak… gurekin harremanetan sar zure egituran txirrindola tailer baten antolatzeko !
  • Txirrindola tailerretan zuk duzu zure txirrindola konpontzen !

Tailer partekatuak

  • Berrerabiltzen, sortzen eta konpontzen ikasi
  • Zuk dituzun trebetasunak transmititu
  • Tresnak eta materialak eskuragai
  • Arlo eta animatzaile ezberdinak

Sareztatze edota joste tailerrak, papera berrerabiltzeko tailerrak, maker café numerikoa, baratze tresnak zaintzeko tailerrak… Ideiak ez dira falta. Gaurko sistemari esker, jakinduria zahar ainitz ez dira transmititurik izan. Uste dugu garrantzitsua dela tailer partekatuak proposatzea bakoitzaren beregaintasuna lantzeko. Elkarrekin ikas, zain eta konpon ditzagun, eginez eta esperimentatuz.

Auzolanak birziklategian

  • Ikasi eginez eta esperimentatuz
  • Materialak eta tresnak eskuragai
  • Animatzaile-artisau profesionalak
  • Birziklategiarentzat eskukaldi alimaleko bat… milesker hurbiltzen duten orori !

Birziklategiko eraikina arraberritzeko lan andana bat egiteko dituenez oraino, urtero auzolan ezberdinak plantatzen ditugu. Gure laguntzeko auzolan horietan interesa dutenak laguntzaile gisa jiten dira eta eskertzen ditugu ! Auzolan horietan artisau profesionalak (aktibo edo erretretan direnak) jinarazten ditugu saioak eramaiteko eta gidatzeko.

Baldintzak

Tailer partekatuak eta txirrindola tailerrak idekiak dira 5€ truk izena emanez (eta urririk lau tailerretan izena emanez geroz). Tailer horiek birziklategiko langilea eta laguntzaileak dute proposatzen, edota partaide ditugun elkarteak eta kanpoko partehartzaileak.

AVENIR GEROA elkarteak du LOKALA BIRZIKLATEGIA eramaiten. Kidetza 10€ urtean da. Elkartearen dendan erosteko eta tailerretan parte hartzeko “kide” izaitea galdegina da edo “parte hartzailea” urteko ekarpen librea emanez (prezio librean).

Beraz, ez duda, lehen bai lehen, izena eman eta gurekin juntatu momentu goxo bat pasatzera ! Izena emaiten ahal da emailez helbide hontara : coordination[at]lokala.eus edo 06 41 95 35 26 zenbakia deituz.


2021 urteko tailerrak

 

Comments are closed.