2024 Maiatza : Txirrindola konponketa tailerra

Maiatzaren 4ean larunbatean arratsaldeko 2etatik 5ak arte, adminiztrazio zentroaren etxazpian
11 Charles de Gaulle plaza, 64220 Donibane Garazin. Txirrindolak behar dituen mantentze eta konpontze lanetan ernatzeko prest ? Lokala Birziklategiko laguntzaileek Michel, Patxi, Yannick eta Christiane lagunduko zaituzte ! Zato gurekin “Mai en vélo” denboraldia ospatzerat.

Laguntzaileek nola lagunduko naute ?

  1. Prebentzioan : Trukak bizikleta estatu onean atxikitzeko
  2. Diagnostikoa egiteko : Zer ez da ongi ibiltzen ene txirrindolan ?
  3. Konponketan laguntzeko : Bi konponketa txirrindola bakoitzean.
  4. Aholkuak emaiteko : Nola niaurek ene bizikleta konpon ? Zein tresnak baliatuz ?

Txirrindola tailerretan elkar laguntzea nagusia da !

Tokiak mugatuak dira zortzi pertsonei ahal bezain ongi lagundu ahal izaiteko. Lau laguntzaile tokian berean zure laguntzeko. Zure konpontze tresnak ekartzen ahal dituzu. Ez baldin badituzu Lokala Birziklategikoak eta laguntzaileenak zure esku ezarriak izanen dira.

Materiala eta piezak eskuragai tokian berean prezio librean (arrazta kableak, W40, airetegiak, tindua… beharren arabera)

Izen emaitea galdegina da : 06 26 08 17 76 zenbakia deituz.
Tailerra deneri idekia da elkartearen urteko kidetza hartuz.

Comments are closed.