2024 Martxoa : Kafe Konpon Numerikoa

Ordenagailuak armairutik atera udaberriko garbiketa haundirako martxoaren 16an Ibiakoitzarekin
« Garbitze numeriko nazioarteko eguna »-ren karietara !

www.digital-cleanup-day.fr

Hitz ordua : Martxoaren 16an Ibiakoitzarekin 14:00 – 17:00
Nun ? Adminiztrazio zentroaren etxazpian, 11 Charles de Gaulle plaza, 64220 Donibane Garazi

COCOBA eta LOKALA birziklategiko laguntzaile adituak zure aholkatzeko eta laguntzeko prest dira, izan dadin tresna numerikoen garbiketan, konponketan edota entretenitzan. Lekuan berean aholkuak atsemanen dituzu programa librori buruz bai eta 3D inprimagailu baten erakustaldia.

Zato martoxaren 16an arratsaldeko 2etatik 5ak arte Donibane Garazirat zure ordenagailuarekin, mugikorrarekin edo beste tresna numeriko batekin edo gabe ! Harrera deneri idekia da kidetzaren truk (10€/urtean)* ez baduzu jadanik hartua.

*Kidetzak Lokala Birziklategiak antolaturiko tailer guzitetara harrera urririk urte osorako emaiten du bai eta elkarte dendan sarrera librea. Kidetza hartuz Lokala Birziklategiko gizarte, elkartasun eta ingurumen proiektua sustengatzen duzu.

LOKALA Birziklategiak helburua du :
• Etxeko hondakin kopurua murriztea gure lurraldean zure puskeei bigarren bizi bat emanez.
• Bigarren eskuko eskaintza zabala proposatzea lurraldean elkartasun prezioan. Bigarren eskuko puskak erosten laguntzeko eta garatzeko helburuarekin.
• Berrerabilpenari, konponketari eta murrizketari sentsibilizatu Garazi-Baigorrin (animazio, tailer, hitz hartze, bisita, mahai etab. bitartez).

Comments are closed.