Lokala Herria euskal astekariko azalean

2021eko Maiatza
“Izan gira Donibane Garazin, berrikitan estreinatua izan den Lokala saltegira, Alice Fiona Tucker koordinatzaileak errezebitu gaitu. Larunbat goiza izanez, Zuharpetan kokatua den birziklatzeko puskak saltzen duen egoitzan bazen mugimendu”

Proiektuaren sortzea

2011n “Avenir Geroa” proiektuaren baitanhasi ziren, herritarrak eta hautetsiak sentsibilizatzekoekitaldi ttipi eta kafe-debatebatzuen antolatzen. 2020an egitasmo horrekbide egiten ari zuela, elkartea sortuzen. Arduradunak erraiten zaukun, 100 batkide direla eta horietan 30 bat pertsonalaguntzaile bezala arrunt inplikatuak. Lokalakbirziklatzea duela helburua, Ipar EuskalHerriko ekonomia zirkularreko ezinbestekokatebegi bat da, ekonomia sailean garrantziaduena. Horrez gain, barnealdean,kolektiboki desafio zehatz baten altxatzekoxedea ere du.Lokala lurraldeko dinamika batean sartzenda, partzuergoan lekuko sozial eta ingurumenalorretako elkarteekin lan egiten du:Mandroso, Bizi Barnealde, Lagun, SokorriKatolikoa, Euskal Herriko IngurumenarenAldeko Ekimen Zentro Iraunkorra eta Gurutze Gorria.Lau funtzio baditu: pusken biltzea, balioberri baten emaitea, banatzea eta sentsibilizatzea.Horien bitartez, tokiko eragile gisa,Lokalak bere lekua atzeman du, baztertuakdiren gauzak, diren bezala edo beste zerbaitenkonpontzeko osagai dira. Horrela,hondakinen murrizteko xedea duten politika publikoak gauzatzen laguntzen ditu.

Comments are closed.