Birziklategia irekiko da

Maiatzetik goiti, Lokala birziklategiko ateak irekiko dira (deskonifatuak bagira…). Lokal bat gure eskuko izanen dugu irail bukaera arte Garazin bertan, lorategi publikoaren parean. Ondotik, Baigorriko bidean den lokal batean, Irulegin sartuko gira.

Ondorioz, apirilean etxe sartze lanetan izanen gira eta nahiant guziak gomit dira eskukaldi baten emaitera ! Motibatzen al zirea ? Idatz iezaguzu coordination@lokala.eus helbiderat.

Bestalde, erregularki inplikatzen ahal diren nahiantak xerkatzen ditugu. Izan dadin bilketa, bereizketa, konponketa, salmenta, tailer edota komunikazio aktibitateendako. Lan txandak bi ordukoak ala egun erdikoak izanen dira eta guttienez binaka.

Zuen atsemaitea eta elgarrekin Birziklategi proiektua gauzatzea berantesten dugu !

Comments are closed.