Konpontze laguntza dispositiboa ezagutzen duzu ? 2020ko AGEC legearen baitan sortutako dispositibo bat da – ekonomia zirkularrerako xahutzearen aurkako legea – 2022ko bukaeran indarrean sortu zena, konponketaren garatzeko xedean, prezioa apalduz.
Tresna motaren arabera sailkatzen dira “konpon bonus”-ak. Orotara zazpi sail badira:
- Label Qualirépar (elektrikazko puskak) : https://www.label-qualirepar.fr/
- Laber Refashion (arropa eta oinetakoak) : https://refashion.fr/
- Label éco-maison (mubleak) : www.ecomaison.com
- Label bonus Répar : xintxuketa eta baratzeetako tresna termikoak (elektrikazko puxkeekin batera)
- Label bonus Répar kiroleko puskak eta bizikletak: ecologic-france.com
Akitania berriak bestalde bertze label interesgarri bat sortu du “repar’acteurs” izenekoa. Haien webgunean konpontzaile ezberdin ainitzeen kontaktua berreskuratzen ahal da.