2022 – Haurrak bisitan

Birziklategi bat zer da ? Zergaitik berrerabilpena eta konponketa bultzatu ? Eiheralarreko eta Izpurako lehen mailako eskolako haurrak bisitan izan dira Lokala Birziklategian 2022ko Urri hontan. Galdera hauei eta beste ainitzei erantzuteko eta eztabaidatzeko aukera izan dute.

Ondotik Izpura eta Eiheralarre eskolako haurrak eta irakasleak LPVD*A artistarekin hitz ordua zuten bere murru obra deskubritu dituzte eta Point de Vue festibala ezagutu dute Alban Morlot zuzendariaren aurkezpenari esker. Antolakuntzan Euskal Hirigunean kultur zerbitzuan ari den Johanna Selinger-ek lagundu gaitu eta eskertzen dugu !

Argazkiaren legenda : Eiheralarre eskolako haurrak irakaslearekin Birziklategiko liburutegian hautatutako liburuak aurkezten ari.

Comments are closed.