Lokala berriaren estreinatzea !

Urriaren 5a Ibiakoitzarekin – Egunaren egitaraua :

10etarik-oren 1a arte> Mintzaldi ttipiak (Idekitze denboran)
LOKALA Birziklategia sortu dutenekin mintzatzeko parada ! Bigarren eskuko puskeen denda bat baino gehio da Lokala Birziklategia… Gizarte eta ingurumenaren aldeko balore azkarrak gidatzen zaizkio.
AVENIR elkarteko kideek goizean zehar “mintzaldi laburrak” proposatuko dauzkizuete proiektuaren jatorria ezagutarazteko bai eta bere helburuak ere ! Parada ezinhobea izanen da Lokala hobeki ezagutzeko !

Arratsaldeko 5etatik 6ak arte > Escape Game (Izena eman dendan berean)
“Goiz huntan krimen bat gertatu da birziklategian, serial bereizketa batek eginik!” Birziklategiko bazter guztiak ezagutu gurekin jostatuz sinpleki eta xumeki.

18:00 > LOKALA berriaren estreinaldia eta zintzur bustitzea ! LOKALA birziklategiak Askarateko Learra
artisau gunera mugitu da! Zato gurekin leku aldatze honen ospatzera!

Klima astearen karietara Lokala birziklategiko estreinaldia antolatzen dugu. Ekitaldiaren webgunean gertakari guztien berri ukanen dituzu :

Comments are closed.